XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beste pasaizu polit bat ere bada; neska-mutilen harremanei dagokiona hau: Aintzina, Markinako ihauteriak ospetsuak ziren.
Dantzak, artza, kokoxak eta batez ere antzarrak ziren egun horietako ikuskizunak.
Ihauteri asteartean antzar-jokoa zen.
Orain Zelaian egiten bada ere, Guen Kalea zen lehenago antzar-tokia, eta behealdea areiez piska bat gozaturik jartzen zuten zaldiek larrapast egin ez zezaten.
Zaldiz eta hauen tipitapa txistu ta danbolinaren soinura moldatuz joan behar zuten antzar-samea etetzera.
Txistulariek
A, baina leihoak eta kale inguru guztiak lapatxa bezala egoten ziren jendez.
Denak aurretiaz esanda, e!:
Eta oraintxe dator onena!: Zaldunok euren egitekoari ekin baino lehen begiek zoli izaten omen zituzten, gogoko zitzaien neskatilaren bila.
Bazterretara begira ta begira!.
Zer dela ta?.
Antzar-samea etetzen zuenak, eskua eta dena odolez, berak begiz jota zedukan neskatilarenganatz jaurtitzen zuen eta horrela, harek odolez soinekoa zipristintzen zion neskatila, antzar-afarira gonbidaturik zegoen.
Idazle zaharren eritziakMogelek eta Prai Bartolok ondo bereizten zituzten NESKAK eta NESKATILAK.
Hona Prai Bartolo-ren hitzak: .
Prai Bartolo-rekin jarraituz, bigira
eta sarauen
aurka.
Hona hemen bertatik harturiko atal batzuk: .